XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aharia arkumearen aita da.

Ardien artean erraz ezagutzen da aharia bere gorputz lodiagatik eta adarretatik.

Bi adar ditu: ahari batzuek adar ttikiak izaten dituzte, baina gehienek handiak eta okerrak.

Oso burrukalaria da aharia; bi aharik topo egiten dutenean, joka hasten dira.

Sarritan izaten dira Euskal Herrian ahari apostuak.

ni naiz aharia
lodi: sendo
sarritan: askotan.